Ikasitako eta bizitako guztia zure edo zure pertsona maiteen oztopoei eta erronkei aurre egiten laguntzeko aplikatzea da nire helburua, gaztelduna eda euskalduna izanik. Badakit pertsona bakoitza bakarra dela. Hortaz, zure istorio pertsonala ezagutzean datzan irizpide bat erabiltzen dut zure behar espezifikoetara egokitzen diren logopedia-estrategiak diseinatzearren.
Bermo Logopedia
Nire webgunera iritsi bazara, logopeda baten bila egongo zara, ziurrenik. Beste modu batean esanda, bai euskeraz bai erderaz, zailtasunei aurre egiten lagunduko dizun pertsona bat, zailtasun horiek mintzamenarekin, hizkuntzarekin, ahotsarekin, ikaskuntzarekin eta abarrekin (alegia, zure adina edozein dela ere agian tratamendua beharko duten komunikazio-alderdiak) erlazionatuta badaude.
Nola lagunduko dizut
Bermo Logopedian, lanaren ardatza komunikazioa hobetzean datza eta hizketarekin erlazionatuta daduden egituren arteko oreka hobetzean datza, bai euzkeraz bai gazteleraz. Adin guztietarako zerbitzuak eskaintzen dira, hautzarotik adin handietaraino. Haurrekin lan egiten dut hizkuntza garatzeko, baita eskolako irakurketa eta idazkera ikasteko prozesuan laguntzeko. Antzeko etapetan eta ondorengoetan, ahozko ohitura osasungarriak sustatzen dira hortzeria behar bezala garatzeko eta ahotsaren zaintzari buruz hezten da. Gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonei funtzio horiek mantentzen laguntzen da. Helburua komunikazio- eta aho-garapen premiei modu integralean heltzea da, bizitzan zehar funtzionamendu ezin hobea bilatuz.
Esku-hartzeak logopedian eta komunikazioan
euzkeraz eta gazteleraz
Ahoko eta aurpegiko motrizitaterako terapia
Terapia malformazio kraniofazialetan, ebakuntza aurrekoetan eta ostekoetan, irensketa disfuntzionalean eta gaixotasun neurodegeneratiboen aho funtzioen babesa.
Ahots-terapia
Disfonien tratamendua eta ahots-teknika aproposen irakaskunutza.
Esku-hartzea mintzamenean
Haurrak gure hizkuntzako letra guztiekin komunikatzeko tratamendua.
Ikaskuntzaren nahasmenduak
Dislexia, disgrafia, disortografia eta diskalkuliaren detekzioa, diagnostikoa eta tratamendua.
Esku-harztea hizkuntzan
Komunikazioaren oinarri neurologikoak ezartzeko eta interakziorako sistemak emateko tratamendua, ahozko hizkuntzarik ez dagoen bitartean.
Komunikazio-hobekuntzaren plana
Jendaurrean eta kameren aurrean argi eta garbi komunikatzeko teknikak eta jarraibideak irakastea.
Zure komunikazioa hobetzen hobeto biziko zara
Zurentzat lan egiten, zurekin lan egiten
Testimonios
Estas son las experiencias de mis pacientes y sus familias