Afasia ulertzen
Pertsona heldu batzuen komunikazio-gaitasunari eragiten dion baldintza bat ezagutaraziko dizut: afasia. Baliteke blog honen aurretik haren berri izan izana, baina zer da zehazki afasia eta nola eragiten du pairatzen duten pertsonen bizitzan?
Zer da afasia?
A-fasia: “a” hitzak esaten duen bezala, gabezia da, “fasia” hitzak hitz-jarioari egiten dio erreferentzia, eta, beraz, hizketarik eza esan nahi du. Gaur egun, disfasia kontzeptua erabiltzen da; izan ere, disfasia duten pertsonek ez dute erabat galtzen komunikatzeko gaitasuna, baizik eta haren zati bat, horregatik “dis” eta ez “a”.
Afasia pertsona heldu baten garuneko lesio baten ondorioa da. Lesio horretan, pertsonak hizkuntza-gaitasunak galtzen ditu, eta komunikazioa aldatu egiten zaio. Lesio hori gertatzen da traumatismo kraneoentzefaliko batengatik (buruko kolpe bat), iktus batengatik (edo istripu zerebrobaskular bat), hizkuntzaren garun-eremuari eragiten dion gaixotasun neurodegeneratibo batengatik edo hain ohikoak ez diren beste arrazoi batzuengatik, hala nola tumore bat edo infekzioren bat (Brookshire, 2014).
Afasia izatearen alderdi garrantzitsu bat, pertsona heldu batek bere ama-hizkuntzan komunikatzeari uzten diola da, afasia sortzen dion kausaren aurretik hitz egiten zuen bezala komunikatzeko gai ez izatea da.
Afasia motak
Klasikoki bi afasia mota deskribatzen dira: Brocaren afasia eta Wernickeren afasia. Gaur egun ez dira sailkapen horiek erabiltzen, baizik eta funtzioan oinarritzen diren beste batzuk. Dena den, Brocaren eta Wernickeren afasia azalduko dut sinplifikatzeko, ulergarriagoak baitira.
- Broca afasia (Broca, 1861): hizketa motel eta neketsua du ezaugarri, eta nekez esaten ditu perpausak. Pertsonek hizkuntza uler dezakete, baina zailtasunak izaten dituzte beren borondatea adierazteko orduan. Brocaren afasia du izena, Pierre Paul Brocak aurkitu zuelako garunaren zein eremu eragiten zituen sintoma horiek.
- Wernicke afasia (Wernicke, 1874): kasu honetan, pertsonak jariotasunez hitz egin dezake, baina bere diskurtsoak ez du zentzurik eta asmatutako hitzez edo garrantzirik gabeko hitzez beteta egon daiteke. Hizkuntza mintzatua eta idatzia ulertzeko zailtasunak dituzte.
Pertsonak ulertzeko eta adierazteko zailtasunak dituenean, afasia globala duela esango genuke.
Logopedek disfasia globalak duten pazienteak izaten ditugu askotan. Disfasia horiek lantzean, zailtasun eremuak pixkanaka fokalizatzen dirá. Hau da, tratamenduak sintomak murrizten ditu eta zailtasunak gehiago zentratzen ditu sintoma horien oinarri izango liratekeen eskualde edo neuronen lotura zehatzagoetara.
Afasiaren inpaktu emozionala eta soziala
Afasiak, komunikatzeko gaitasunari ez ezik, pertsonaren bizi-kalitateari ere eragiten dio. Frustrazioa, isolamendua eta depresioa eragin ditzake. Beste batzuei adierazteko eta ulertzeko gaitasuna galtzea suntsitzailea izan daiteke kaltetutako pertsonarentzat eta ingurunearentzat, giza eta komunikazio-arrazoi bistakoengatik.
Gainera, askotan afasiak beste zailtasun motorrak izaten ditu, bestak beste, irensketaren alterazioak edo disfagia izaten ditu, esfinterrak kontrolatzeko zailtasuna, eta. Pertsona autonomoak izatetik helduen laguntza eta zaintza behar izatera igarotzen dira maiz.
Zer egin dezakegu?
Afasia duen pertsona baten senide eta lagun gisa, hainbat gauzetan lagun ditzakegu:
- Pazientzia eta ulermena: oso lagungarria da pazientea izatea eta ulertzea afasia duen pertsona bere ahaleginik onena egiten ari dela komunikatzeko, horregatik gomendatzen dut bere diskurtsoa ez zuzentzea eta denbora uztea pertsona espresatzeko. Horrela, hizkuntza ere estimulatzen ari gara.
- Giro lasaia: garrantzitsua da zarata eta eragozpenak murriztea pertsona dagoen ingurunean, arreta errazteko eta komunikatzeko baldintzak hobetzeko.
- Logopedia: funtsezkoa da garuneko lesiotik tratamendu logopedikoa lehenbailehen hastea, ebidentzia zientifikoak erakusten baitigu zenbat eta lehenago hasi lanean, orduan eta hobeak direla emaitzak.
Zure inguruko norbaitek afasia badu eta horri buruz gehiago jakin nahiko bazenu, nirekin harremanetan jar zaitezke eta gustura erantzungo zaitut.
ERREFERENTZIAK
Broca, P. (1861). Remarks on the seat of the faculty of articulated language, following an observation of aphemia (loss of speech). Bulletin de la Société Anatomique, 6, 330-357.
Wernicke, C. (1874). Der aphasische Symptomencomplex: eine psychologische Studie auf anatomischer Basis. Cohn & Weigert.
Brookshire, R. H., & McNeil, M. R. (2014). Introduction to neurogenic communication disorders. Elsevier Health Sciences.