Ahoko eta aurpegiko motrizitaterako terapia
Tratamendu hori haurtzaroan egitea komeni da, haurren garezurrak eta masailezurrak normaltasun osoz gara daitezen. Dena den, heldutasunean, masailezurraren deformazio-prozesua geldiaraztea da helburua. Horretarako, ariketa espezializatuak egiten dira eta ohitura berriak hartu behar dira.
Bermo Logopedian, ahoko eta aurpegiko motrizitatea haurtzaroan, ebakuntza aurrekoetan eta ostekoetan, heldutasunean eta gaixotasun neurologikoak dituzten pertsonekin euskeraz eta gazteleraz lantzen dugu.
Ahots-terapia
Esku-hartzea mintzamenean
Zenbaitetan, mintzamenaren nahasmendu horiekin batera mintzamen bizkor, motel edo etena ere badago. Bermo Logopedia zentroan, kasu bakoitza banakako moduan aztertuko eta tratatuko dugu, eta erabiltzailearen familiak dituen kezkak argituko.
Esku-hartzea hizkuntzan
Garuneko lesioen (istripuak, iktusak) edo neuroendekapenezko gaixotasunen ondorioz harremanak izateko gaitasuna galdu duen heldu bat edo oraindik interakzioan aritzea ikasi ez duen haur bat bazara, Bermo Logopedia zentroan ulermenaren zimenduak eta ingurunearekin erlazionatzea ahalbidetzen duen oinarri bat ezartzen saiatuko gara. Horrez gain, ahoz harremanetan jartzea lortzen ez badugu, bestelako sistemak eskainiko dizkizugu zaren izaki soziala adierazi ahal izan dezazun.
Esku-hartzea ikaskuntzaren nahasmenduetan
Bermo Logopedia zentroan, eskolatze-aldiaren lehen urteetan egiten ditugu diagnostikoak eta esku hartzen dugu. Hala, nahasmenduek eragindako sintomak ahalik eta arinenak izaten laguntzen dugu, eta ikaskuntzarekin ere lagunduko zaitugu, hobekuntza eta/edo arrakasta akademikoa ahalbidetzen duten tresnen bidez.
Helduen kasuan, askotariko moduetan esku har dezakegu. Besteak beste, haurtzaroan diagnostikorik jaso ezin izan zuten pertsonen zalantzak argitzen dituzten diagnostikoak egiten ditugu. Bestalde, unibertsitateko azterketetan, hizkuntza-profilen azterketetan, oposizioetan eta bestelako frogetan baldintza-berdintasuna izateko aukera ematen dien dislexia-ziurtagiria behar duten pertsonak ere tratatzen ditugu.
Komunikazio-hobekuntzaren plana
Besteak zu ulertzen eta zure adierazpenetan hobeto hitz egiten lagun diezazukegu: biziagoa eta ulergarriagoa izanda, ahotsa gutxiago behartuta gehiago entzun zaitzaten, gorputz-adierazpenaren garrantzia ulertuta eta sentituta, eta hartaz kontzientziatuta. Hala, behar duzun konfiantza lortzen lagunduko dizugu, zure adierazpenak argiak eta arinagoak izateko, eta jendeari iristeko.